Azken urteetan, lanbide berria hartu dut: gustuko ditudan zenbait kanta euskaratzea. Lan honetarako ezinbesteko bidaidea izan da Markel Lizasoain; bion artean borobiltzen joan dira kanta gogokoak, eta jatorrizkoarekiko errespetu osoz geure bertsio propioa sortu dugu. Pixkanaka pixkanaka sorta handitzen doa, eta agian noizbait bilduma itxuroso bat aurkeztuko dugu jendaurrean. Beste egile batzuek euskaratutako kantuak ere geureganatu ditugu: Anje Duhalde, Petti, Xabier Lete eta hainbatek egindako ekarpenak eskertuz.
Monty Phytonen "Bright Side of Life" ezaguna, euskarazko bertsioan:
Silvio Rodríguezen "Sueño con Serpientes", guk euskaratua:
Leonard Cohenen "Hallellujah", Pettik euskaratua: